Arabako Errioxaren bihotzean, Ysiosen abangoardiako bodega boutiquearen silueta harrigarria agertzen da, Kantabriako mendilerroarekin eta inguruko paisaiaren berezitasunarekin harmonian.
Bertako mahastiek lur horretatik ateratzen dute onura, kalitate handiko mahatsak emateko, eta eskualdean bat egiten duten elementuen aniztasuna dute ezaugarri: mahastizaintzako eta ardogintzako ondarea eta mikroklima- eta lurzoru-aniztasuna.
Sakon aztertzen dute aldagai bakoitza, inguratzen gaituen aniztasun naturala ulertzeko eta ekoizte-prozesuan bat egiten duten elementuen elkarreraginean haratago joateko, gure eskualdearen berezitasuna adierazteko.
Konfiantzaz eta harrotasunez begiratzen diote etorkizunari, gure jatorria dela-eta.
Mahatsentzako kalitaterik handiena bilatzeko, belaunaldiz belaunaldi transmititutako metodoei jarraitzen diete. Ehun urtetik gorako mahatsondoak beren aitona-amonen eta birraitona-amonen jakinduriaren froga dira, haiek landatu baitzituzten.