Toloñoren magalean eta Bastidako udalerritik 2 kilometrora dago San Gines parkea, eta aukera ezin hobea da naturan egun batez gozatzeko. Aparkalekua, mahaiak, barbakoak, taberna eta haurrentzako parkea ditu.
Parkea herriko ermitetako bat den San Gines ermitaren inguruan sortu da, eta historia polita du. Horren ondorioz, jai berezi bat ospatzen da bertan urtero, eta gure “ardo batailarekin” amaitzen da. Entzun bezala: parte-hartzaileek ardoa jaurtitzen diote elkarri. Maiatzean izaten da jaia -beti asteartean- Aste Santuaren arabera.
San Ginesetik oso ohikoa da egunero jendea Toloño mendira igotzen ikustea.