Parke natural hau udalerriaren ekialdean dago, hiru kilometro ingurura. Arabako tokiko parkeen sarearen barruan dago, eta epel utziko ez zaituen paisaia osatzen du.

Mahaiak ditu, bazkari on batez gozatzeko, bertako erretegietan egin baitaiteke, txikienak jolaserako hainbat elementu dituen parkean disfrutatzen duten bitartean.

Presa da elementurik bereizgarriena. Ebro ibaia bitan zatitzen duela esan dezakegu; lasaiagoa den lekuan kayakean edo piraguan nabiga daiteke, eta sakonera txikiagoko beste batean, errazagoa da bainatzea.