Herederos del Marqués de Riscal, SA upeltegiak 1860ko jatorrizko upeltegia du oinarri. Gaur egun upelean ardoa ontzeko erabiltzen diren instalazio horien barruan, Katedrala dago, Marqués de Riscalek bere altxorrik onena gordetzeko duen botilategia, 1862tik aurrera ekoitzitako urte guztietako botilez osatutako bilduma berdingabea.

Ardoaren ekoizpenaren gorakadaren ondorioz, 1883an handitu egin behar izan ziren upeltegi horretako instalazioak, eta 1968an eta 2000. urtean errepikatu egin behar izan zen hori. Gaur egun, jatorrizko upeltegiarekin batera, Foso upeltegiak, Vacada upeltegiak eta San Vicente upeltegiak osatzen dituzte instalazioak.

Marqués de Riscal upeltegi zaharrak eta Frank O. Gehry arkitekto kanadarrak diseinatutako eraikin berriak osatzen dute Eltziegoko Ardoaren Hiria, dagoeneko nazioarteko ikono bihurtu dena. Eraikin horretan hotel bat, ardoterapiako spa bat, jatetxe esklusibo bat eta bilera eta konbentzio zentro bat daude.