Herriaren iparraldeko zatia defendatzen zuen gaztelu handiaren eta bere dorreen atzean, mendebaldeko zatian, herriko harresiak babesteko balio izan zuen dorre-gazteluak. Oinplano karratua du, erromanikoaren hastapenetan Italiako iparraldean eta Kataluniako Pirinioetan eraiki zirenen irudi eta antzera.
Bi garai bereiz ditzakegu haren eraikuntzan eta estiloan:
Lehenengoa trantsizioko erromaniko bati dagokio (XII. mendearen amaiera eta XIII. mendearen hasiera). Leiho parekatuak eta ekialdeko fatxadako arkua dira garai horretakoak. Ekialdeko goiko leihoetako artadietan Salbatzailearen irudia agertzen da; ezaugarri erromanikoak ditu eta, ziur asko, beste eraikinen batetik baliatu zen.
Bigarrena, XIII-XIV mendekoa, lehen pisuko leihoetan ageri da, baita ekialdeko balkoiaren gainean dagoen San Benitoren irudia ere, oso gablete zorrotz batean inskribatuta eta loroi batez errematatuta.
Dorre hau monasterio batekoa izan zitekeela uste da (hortik San Benitoren irudia) eta denbora luzez “abade-dorre” deitu izan zaio.
Dorrearen azpian, euri-uren uraska bat dago, bertako biztanleak likido preziatutik hornitzeko.