Omago 2018. urtearen erdi aldera sortu zuten Aitziber Omagogeaskoak (ahots nagusia eta gitarra akustikoa), Iñigo Larrazabalek (gitarra elektrikoa) eta Oier Aldekoak (baxua eta teklatua).

Uribe Kostakoak eta Bilbokoak dira, musikalki hainbat taldetakoak, nahiz eta aurretik The Great Barrier bezalako proiektuetan kointziditu duten.

Bere proiektu berria pop-rockaren eta folkaren artean kulunkatzen da, eta beren galbahea pasatu diete eragin horiei, “Omago soinua” sortu arte.Talde gisa, 2019ko maiatzean eman zuten lehen zuzenekoa, BBK Soinu Berriak lehiaketako sailkapen-fasean. Saria: izen bereko EPa grabatzea El Tigre de Deusto estudioetan, eta 2019ko BIME Live edizioan jotzea.