Mon Laferte abeslari, konpositore eta artista bisual txiletarrak sari asko irabazi ditu, eta pop latinoaren bere marka sofistikatuak indiearen, roots rockaren, bluesaren, boleroaren, cumbiaren, rantxeraren eta elementu elektronikoen soinuak Latinoamerikako tradizio herrikoiekin uztartzen ditu. Bere ahots nahastezinak, filtrorik gabeko konposizioak eta interpretazioan sentipenak munduan zehar ibiltzera eraman dute, bere sei ekoizpenekin, eta milioika jarraitzaileren bihotzak irabazi ditu.

Honela deskribatu dute bere musika. “vintage estiloak sentimendu eguneratuekin eta jarrera basatiarekin txertatzen ditu”, (The New York Times) eta “intimoa eta ausarta oraindik; misoginia, errepresioa eta bidegabekeria bezalako gai konplexuak jorratzen ditu, bere bizipenetan inspiratuta” (BBC Music).

Mon Laferteren musikarekiko zaletasuna txiki-txikitan agertu zen, eta ospe handia lortu zuen Txilen, bere jaioterrian. Geroago, Mexiko Hirian kokatu zen. 2016an, Mon Laferte Vol. I diskoa kaleratu zuen, eta bi MTV sari eta Latin Grammy sarietarako bi izendapen lortu zituen, Artista Berri Onenaren eta Urteko Album Alternatibo Onenaren atalean.

Zazpi disko atera ditu, Desechable (2011), Tornasol (2013), Volumen 1 (2015), La Trenza (2017), Norma (2018), Seis (2021) eta 1940 Carmen (2021), eta Latinoamerikako eta munduko kantautorerik garrantzitsuenetako bat da, hiru Latin Grammy eta Grammy sarietarako izendapen bat lortuta, besteak beste.

Spotifyen mundu osoan gehien entzun den artista txiletarra da, bai eta Latin GRAMMY ® Awards sarietan izendapen gehien lortu dituen artista txiletarra ere.