Give Me Hope bigarren albumean, baikortasuna aldarrikatzen du Burundin jaiotako soul kantariak, hala eta guztiz ere. Bimenik, Burunditik ihes egin eta Erresuma Batuan finkatu aurretik heriotzari iskin egin zion errefuxiatuak, anbizioaren, komunitatearen eta maitasunaren inguruko hausnarketa egiten du, Otis Redingen eraginpean. 

Give Me Hope Motownen soinu klasikoaren eta soularen, psikodeliaren eta afrofunkaren artean mugitzen da, Staxen inspiratuta. Martin Luther King Jr. eta James Sternen eragina (izen bereko funk kantu indartsu bat eskaintzen dio) presente dago diskoan, baita Lee Scratch Perry bezalako beste sortzaile batzuen jakinduria ere. Abestiek sentimendu sakonak zabaltzen dituzte, gure garaiaren kontzientzia eta zaurgarritasuna, baina eguzkitsuak ere badira eta pop espirituari eusten diote.

“Artista gisa egiten ari naizen bidaiatik begiratzen saiatu naiz: zer gainditu dudan, zer dagoen aurretik eta non nagoen orain. Garbiketa handia egin behar dudala sentitzen dut”, dio Bimenik. “Prozesu emozionala da. Zure estatus indibiduala alda daiteke, baina igarotzen dituzun etapa asko identifika ditzakezu eta barnetik nola aurre egiten diezun uler dezakezu”.

Burundiko errege-familiaren ondorengo, 15 urte zituela egin zuen ihes Bimendik bere herrialdetik, 1993ko gerra zibilean eta genozidioan. Bere biziaren aurkako hainbat atentaturen ondoren, medikuek ospitalean pozoitzea barne, errefuxiatu estatusa lortu zuen eta Galesera ihes egin zuen. Nazio Batuen beka batekin Galesko Trinity Collegera (gatazketatik ihes egin duten haurrentzako eskola) iritsi eta gutxira, diskoak erostera joan zen Bimeni bere urtebetetzean. Ray Charles, Bob Marley, Marvin Gaye eta bere idoloa zen Otis Reddingen musikak harrapatu zuen berehala. 

“Musika da nire ihesbide handiena. Nire lehen albumarekin, Free Me lanarekin, nahi nuena egin nuen azkenean, eta musika nire askatasuna zela sentitu nuen”, dio, eta bere aldarteak Give Me Hope grabatzen ari zela eboluzionatu zuela gaineratu du. “Espero baino plataforma handiagoa duzula konturatzen zara, beraz, galderak egin behar dizkiozu zeure buruari: Zer adierazi nahi dut? Nor naiz?”.

JP Bimeni erresiliente eta kontziente agertzen da, espiritualtasun eta oinaze sakon bat uxatuz itxaropena eskatzeko. Zulo eta esperientzia mingarriz betetako bizi-bidaia izan arren, Bimeniren ustea da maitasuna dela gure etorkizun kolektiboa, eta sendo mantentzen da horretan. Bere lehen albuma, kritikak goraipatutakoa, ospakizun alaia eta superfunka izan zen; Give Me Hope, berriz, batasunaren eta komunitate global zentzuaren beharraren inguruko hausnarketa sakonagoa da.

Otis Redding bezala, babesgabetasunaren eta estasiaren maisua da Bimeni. Give Me Hope 1969ko Eddie Holmanen Four Walls abestiaren bertsio batekin hasten da, eta behin ziurtzat jo zuen maitasun bat galdu izanaz damutzen da Bimeni. Pop-soul doinua duen Not In My Name protesta abestian, gure komunitate-existentziaren elkarrekikotasuna sustatzen du Bimenik. Lagun hurkoarenganako maitasunaren metafora gisa erabiltzen ditu albumeko baladak, gospel ukituekin eta Sam Cookeren gozotasunarekin, Find That Love eta When Everything Is Wrong abestietan.

Give Me Hopek ere gai pertsonal konplexuak jorratzen ditu, eta Guilty and Blessed bere trauma eta gerrako historia pertsonalarekin bustitzen du Bimenik. Ehunka mila pertsona hil ziren Burundiko 1994ko genozidioan, Bimeniren lagunak barne. Kantariari tiro egin zioten, eta azken igurtzia ere eman zioten; medikuek pozoitu egin zuten, eta, hala ere, bizirik irautea lortu zuen Bimenik, musikarekiko grina garatzen zuen bitartean aurrera eginez. Hala ere, bere arrakastak gorabehera, bizirik dagoenaren erru-sentimenduaren oinazea sentitzen du Bimenik askotan.

“Segur aski ezagutzen ditut nik baino gehiago merezi duten pertsonak, baina ez zuten aukera hori izan”, dio Bimenik. “Bedeinkatuta sentitzen naiz bizirik atera eta aurrera jarraitzeagatik. Baina batzuetan errudun sentitzen naiz. Musika honek autoaurkikuntzara eta sendaketara egiten dudan bidaia emozionalean sakontzen du”.

Albumari izenburua ematen dion abestiak eta Mathematicsek tonua altxatzen dute metal eta baxu lerro indartsuekin, Sharon Jones eta The Dap-Kings zein Fela Kuti gogora ekarriz. Bimenik bere heroiak omentzen ditu James Stern kantuan, talde neonazi estatubatuar bat suntsitu zuen aktibista beltzari buruzko puntu psikodelikoa duen kantuan. Precious Girlen metalen flowa oso dantzagarria den zenbaki batean sartzen da gero, Bimeniren ahots sakontasun sinestezinak animatuta. 

Give Me Hope talde-lan bikain baten emaitza da. The Black Belts-ek ere hartzen du parte Give Me Hopen barietate anitz horietan, beste genero asko islatzen dituen soul albumean. Los Cinturones Negros-ekoek disko osoan dute dirdira, baina Ghost City lanean aire zinematografikoko tresna batekin arnasa hartzeko tartea ematen diete.

Give Me Hoperen sorrera konplexua izan zen, traumatik hasi eta pandemiaren garaiko ziurgabetasuneraino. “Jendea etxean giltzapetuta dago, eta gerra finantzarioa da, bizirauteko. Itzal bat dago, ez dakigulako zer etorriko den”, Bimenik gogoratzen du bere ibilbide musikala kasualitatea zela pentsatzen hasi zela, “baina konturatu nintzen beste guztien egoera berean nagoela. Esperantza ematen didanari buruz hausnartzea zen disko honetarako sentimendu egokia”.