2021ean bere biografia bere erara kontatzen duen Cuentos y Canciones ikus-entzunezko ikuskizunarekin izandako arrakastaren ondoren, 2022an berriro igoko da Ivan Ferreiro agertokira, bere ohiko bandarekin batera.

“Gehiago abesteko eta gutxiago hitz egiteko gogoa dut”, dio Ferreirok Canciones 2022 ikuskizunari buruz. Ikuskizun berezi eta hutsezina da, eta, bakarkako 7 diskoetako abesti adierazgarrienez gain, Piratasen garaiko ereserki batzuk entzungo dira bertan.

Ivanek ohiko taldea izango du lagun: Ricky Falkner (Love of lesbian, EgonSoda), Xabi Molero, Pablo Novoa (Golpes Bajos, La Banda de Leit Motiv), Emilio Saiz, Marta Toro eta Amaro Ferreiro.