Indie dancearen eta dream poparen arteko proiektua da Glassio, Sam R. abeslari, konpositore eta ekoizle irlandar-iraniarrarena. Elektronika, new wave eta pop elementuak nahasten ditu, The Beach Boys bezalako talde mitikoen eta Air edo Massive Attack bezalako taldeak gogorarazten dituzten ekoizpen testuren estiloarekin.

Glassiok Try Much Harder-ekin debutatu zuen, eta Spotifyren zerrenda biral globalak hautsi zituen 2016. urtearen hasieran, 2018. urtera arte. Urte hartan, SXSWn parte hartu zuen, eta, liluratu egin zuen publikoa. Hala, jaialdiko ekitaldi onenetakotzat jo zuen Ladygunn musika aldizkariak. Age of Experience ere aurkeztu zuen urte hartan, plataforma guztietan 5 milioi streametik gora dituen LPa.

For The Very Last Time lehen albuma 2020an aurkeztu zuen, eta berehala piztu zuen Consequence of Soundy Fader bezalako argitalpenen arreta. Nobody Stayed for the DJ eta A Million Doubts single nagusiak Hype Machineko 1. zenbakira iritsi ziren. Are gehiago, “artelan orbangabea” izendatu zuen This Song Is Sicklak.

2022an See You Shine bigarren diskoa kaleratuko du, pandemiak eragindako minaren eta galeraren aurrean erresilientzia gaiak jorratzen dituen 14 abestiz osatutako albuma, bere aita zenari eskainitakoa.Albumaren soinuak Glassioren frantziar eta britainiar musika elektronikoarekiko pasioa eta Jackson Browne edo Wilcoren antzeko kantautore-tropoak uztartzen ditu.