FAQS

Esférica Rioja Alavesa jaialdi bat baino askoz gehiago da.

Arabako bihotzean lurralde magiko batez gozatzeko esperientzia paregabea da. Hiru eguneko topaketa honetan, musika, lurra, artea eta gastronomia uztartzen ditugu eta gure zentzumenak aktibatzen ditugu Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako leku paregabeak zeharkatzen ditugun bitartean.

Esférica Rioja Alavesaren bigarren edizioa abuztuaren 19tik 21era izango da, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako enklabe nagusietan.

Dastatze akustikoak, dastatze gastronomikoak, aktibazio artistikoak eta hainbat ibilbide egin ahal izango dira asteburuan zehar Esférica Rioja Alavesan. Laster jakinaraziko dira gainerako jarduerei buruzko xehetasun gehiago.

Jaialdia egin aurreko egunetan gida bat argitaratuko dugu jarraitu beharreko arauekin.

Bai, 16 urtetik beherakoak heldu batekin: aitarekin, amarekin edo legezko tutorearekin, baimen hau deskargatu, sinatu eta ekarrita.

Adingabea ahaidetasun hori ez duen pertsona heldu batekin joaten bada, gutxienez 25 urte izan behar ditu, aitak, amak edo legezko tutoreak sinatutako baimenaz gain, eta sinatzen duenaren NANaren fotokopia ere ekarri behar du.

Jaialdiko esparruak irisgarriak dira mugikortasun urriko pertsonentzat; hala ere, zailtasunak egon daitezke zenbait agertoki naturaletan sartzeko, eta unean-unean emango dugu horien berri.

Jaialdia egiten den unean indarrean dauden osasun-segurtasuneko protokoloko neurri guztiak ezarriko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

KONTAKTUA