JASANGARRITASUN DEKALOGOA

1. MUGIKORTASUN JASANGARRI ETA IRRISGARRIA. Garraio kolektiboaren eta irisgarriaren erabilera sustatzen dugu. Jaialdi osoko espazio eta zerbitzu guztietan irisgarritasun-politika bat aplikatzen dugu.

2. HURREKO PRODUKTUAK. Gure eskaintza gastronomikoa garaian garaiko eta inguruko produktuekin egina dago; tokiko hornitzaileak ditugu eta jaialdia hartzen duten upeltegien inplikazioa sustatzen dugu.

3. HONDAKINEN SELEKZIOZKO BILKETA. Hondakinak gaika biltzeko hainbat gune ditugu, bai jendearentzat, bai ekitaldiaren ekoizpen-prozesu osoan.

4. MATERIAL BIODEGRADAGARRI ETA NOBLEEN ERABILERA. Eszenografia-proposamen osoan FSC eta PEFC ziurtagiridun baso jasangarrietatik datorren egurra erabiltzen dugu. Edizio bakoitzean erabilitako altzariak berrerabili egiten dira, elementu guztien iraupen luzea bermatuz.

5. GENERO BERDINTASUNA. Igualdad en los equipos de producción y en el cartel artístico, empleamos en todas nuestras comunicaciones un lenguaje inclusivo.

6. LURRALDEAREN INTEGRAZIOA. Jaialdia garatzen den inguruko ekoizpen- eta kultura-nortasuna eta idiosinkrasia errespetatzen ditugu.

7. INTERBENTZIO ETA ERAIKUNTZA EFIMEROAK. Jaialdiko agertoki ezberdinen ingurunearen eta paisaiaren fisonomia ukitu gabe uzten dugu.

8. PROIEKTU BIDERAGARRIA. Lurraldera egokitua, denboran jasangarria eta finantzaketa anitza duena: publikoa zein pribatua.

9. LANDA-EREMUAK: Jaialdia landa-ingurunean kokatzen da, jende gutxi bizi den eremuetan, jaialdiaren bidez espazio hori biziberritzen lagunduz.

10. DIRUZKOA EZ DEN ITZULKIN SOZIALA: Esférica Rioja Alavesak, etekin ekonomikoaz gain, itzulkin soziala ere sortzen du, gauden landa-ingurunearen suspertze kultural eta sozialari dagokionez.